Aldaketa honek eragina izango du bai Bergarako noranzkoan baita Eskoriatzakoan ere, Pesa-Lurraldebuseko herri arteko zerbitzuetan nahiz herri-busaren zerbitzuetan.
Gaur egun Lanbideko egoitzaren aurrealdean parada bat dago (Eskoriatzako noranzkoan) eta beste bat Lanbideren ondoan (Bergarako noranzkoan).
Geraleku hauek batez ere erabili dituzte Pesa-Lurraldebuseko autobusek eta herri-busek. Alabaina, bertatik hurbil, Ospitale ondoko Zalduspen, geltoki bat estreinatu da orain gutxi.
Ondorioz, geltoki berri honek hartuko ditu astelehenetik (irailaren 13tik) aurrera, orain arte Lanbide ondoko paradetako autobusak. Bai Pesa-Lurraldebuseko herri artekoak, baita herri-busekoak ere.

Aipatzekoa da ere autobus hauek geldialdia egiten jarraituko dutela Laubide plaza ondoan: Hotel Mondragonen atzealdean, hau da, Roneoko etxeen atzealdean (Eskoriatzako noranzkoan) eta Kontzezino parean, erreka ondoan (Bergarako noranzkoan).