Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egitea sustatzeko esperientzia pilotua abiarazi dute

0
330

‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean aurkeztu dute egitasmoa Foru Aldundiak,
Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketako sareak, Lanekik eta EMUNek elkarlanean; Debagoienan, Debabarrenan, Goierrin eta Tolosaldean jarriko dute martxan ikasturte honetan.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaketa Hezkuntza saileko Lanbide Heziketa atalak, Lanbide Heziketarako euskarazko baliabideez eta euskarazko Lantokiko Prestakuntza eta Dualaz (LP-Duala)arduratzen den LANEKI elkarteak eta euskara eta berrikuntza sozialean aholkularia den EMUN kooperatibak esperientzia pilotua abiatu dute elkarlanean, Lanbide HeziketakoLP-Dualaeuskaraz egitea sustatu asmoz. Euskaraz, talentua gara!lemapean, praktika onak identifikatu eta zabaltzeko kanpaina jarriko da abian,Ikastetxeetako hainbat arduradunentzako (Zuzendaritzako kideak, Hizkuntza Normalkuntza Arduradun Teknikariak, LP-Dualeko arduradunak eta tutoreak, irakasleak) eta  ikasleentzako solasaldiak antolatuko dituzte eta lantokietakoarduradunekin lan gosariak egingo dituzte, besteak beste, hizkuntzen erabileraz eta funtzioez gogoeta egin eta euskarak lan munduan duen balio erantsia erakustarazte aldera.

2018-2019 ikasturtean, adibide gisa, 1.130 enpresetan egin zuten LP-Dualaeuskaraz. Horietan guztietan banatuta, 1.506 ikaslek egin zituzten enpresetako lanaldiak euskaraz, dela lan prestakuntza gisa (1.109), dela Lanbide Heziketa Dualeko ikasle gisa (397). Guztira, berriz, 4.016 ikaslek egin zuten ikasturte hartan LP nahiz Duala, euskaraz zein gazteleraz. Gaur eskainitako prentsaurrekoan erakundeetako ordezkariak bat etorri direnez, proportzio horretan “jauzi” bat eman eta euskarazko LP-Duala ikasle eta lantokigehiagorentzat erakargarri izatea bilatuko du esperientzia pilotuak. Aldi berean, euskarazko LP nahiz Dualak lantokiarenbarneko hizkuntza ohituretan eta euskararen erabileran “arrasto” bat utzi dezan mekanismoak ezarriko dira.

Era berean, azterlan bat egingo dute, LP-Dualaeuskaraz eskaintzen ez duten enpresei entzunez, horretarako sakoneko arrazoiak zeintzuk diren jaso eta horietan eragiteko estrategia bat zehaztu ahal izateko.Bereziki lau eskualdetan abian jarriko da proiektua: Debagoienan, Debabarrenan, Goierrin eta Tolosaldean.

Egitasmoaren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundian egin da eta bertan izan dira Garbiñe Mendizabal, Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria; Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea; Niko Sagarzazu, Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketako zuzendaria; Ainitze Blanco, Lanekiko lehendakaria, eta Olatz Olaso, Emuneko zuzendari nagusia. Besteak beste, egitasmoan ekimen hauek garatuko ditugu urte bukaerara bitartean:

  • Izaera orokorreko ekimenak:
  • Geomapa:LP-Dualaeuskaraz eskaintzen duten enpresekin geomapa osatuko da, enpresek euskararen normalizazioari egiten dioten ekarpena errekonozituz eta Lanbide Heziketakoikastetxeei eta ikasleei enpresa euskaldunen lokalizazioa errazteko.
  • Praktika onak:LP-Duala praktika onak eta esperientzia eredugarriak identifikatu dira eta zabalduko dira.
    • Hizkelan:Hizkelan jardunaldia Lanbide Heziketa, enpresa, elkarte eta erakundeen zubi lanerako ekitaldi garrantzitsua da. Elkargune izateaz gain, praktika onak eta ezagutzak partekatzeko lekua ere bada. Bihar, hilaren 20an, egingo dute aurtengo Hizkelan jardunaldia.

LP-Duala euskaraz egin duen enpresa bati oroigarria emango zaio.

  • Lanbide Heziketako ikastetxeak, ikasleak
    • Hitzaldi tertuliak: Ikasleak LP-Dualaeuskaraz egitera animatuko dira, hizkuntzen erabileraz eta funtzioez hausnartuko da eta euskarak lan munduan duen balio erantsia erakutsiko da.
    • Komunikazio kanpaina: Eskualdeko pertsona erreferenteek (enpresa buru, langile, ikasle, kirolari…) euskarak duen balioa nabarmentzea, lan munduan zein Lanbide Heziketan.
  • Enpresak
    • Gosari bilerak: Enpresei Enpresen Gizarte erantzukizunaren esparruan euskararen balioaz jabetzeko azalpenak emango zaizkie eta euskararen normalizazioan urratsak egitera animatuko dira, hasierako urrats gisa praktikaldiak euskaraz egiteko aukera eskainita.

LP-Dualaeuskaraz zer den azaltzen da, enpresei laguntza emanez. Honela enpresa kopurua handitzea espero da. Eskaintza handitu behar dugu, geroz eta gehiago direlako euskaraz ikasten dutenak.

  • Autodiagnostikorako tresna: Enpresak berak bere autodiagnostikoa egin dezan aplikazio informatikoa egingo da eta autodiagnostikoaren emaitzetatik abiatuta proposamenak egingo zaizkie, bakoitzak komeni zaion modu eta erritmoan egin dezan.
    • Entzute elkarrizketak: Lantokiko Prestakuntza edota Duala euskaraz eskaintzen ez duten enpresei entzutea, horretarako sakoneko arrazoiak zeintzuk diren jaso eta horietan eragiteko plana zehazteko.

Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak, adierazi duenez, “euskarak lan esparruan jauzi esanguratsu bat egiteko aukera dugu, azken hamarkadetan euskararen ezagutzak eman duen aurrerapausoari esker”. “Gure lurraldeak Lanbide Heziketako sare berritzailea du eta, baita ere, punta-puntako enpresa eta industria gaitasuna. Egitasmo berri hau bultzatzeko garaian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahia izan da, batetik, ikasleek beren lehen lan esperientzia euskaraz izateko aukerak sustatzea. Alegia, ez etetea lan munduan hezkuntzan egin den euskarazko ibilbide naturala.Bestetik,prestakuntza horiek enpresetan euskararen erabilerari bultzada berri bat emateko baliatzea. Gaur egungo langileak eleaniztunak dira eta lantokiak behar du hezkuntzan egindako ibilbidearen segida”, adierazi du Mendizabalek, eta balioa eman dio Euskaraz, talentua gara!martxan jartzeko egindako “elkarlanari”.

“Euskararen eremuan, azken urteetako gure egiteko bat izan da eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko lan ildoa sendotzea eta hasieratik azpimarratu dugu eragile guztiak entzunez eta haien proposamenak babestu nahiz indartuz egingo genuela aurrera. Lankidetza horren ondorio da Euskaraz, talentua gara programa ere”, azaldu du Miren Dobaranek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordeak. Gaineratu duenez, gaur aurkeztutako egitasmoak “lanbide heziketa, ikasleak eta enpresak batzen ditu”, euskararen kudeaketan “arreta” jarriz. “Lan eremuan, oraindik, bide berriak urratzeko beharra dago baina Gipuzkoan egingo den proiektu pilotu honen emaitzak lagungarri gertatuko zaizkigu beste lurralde eta eremuetan ere zabaltzeko”, aurreratu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen