Lan-istripuak sufritutako langile bati Ausolaneko bi enpresak errekargua ordaindu beharko diote

0
1016

CCOOek jakitera eman du Eibarko Epaitegiak orain gutxi Geslagun SL eta GKN Driveline Legazpi SA kondenatu dituela V.B.R. langileari %30eko errekargua ordaintzera.

Eibarko Lan-Arloko Epaitegiak duela gutxi ezagutzera eman du Geslagun SL eta GKN Driveline Legazpi SA kondenatzen dituena.

Sententziak agintzen du V.B.R. langileari Gizarte Segurantzetako prestazioen %30eko errekargua ordaindu behar diotela.

Izan ere, pertsona honi “lan-istripu baten ondorioz behin betiko ezgaitasuna onartu zaio”.

V.B.R. Geslaguneko langile da, eta enpresa hau garbiketa industrialean dihardu, Ausolan taldekoa izanda.

CCOOek salatu du langileak “zenbait lan-istripu sufritu zituela GKN Driveline Legazpi SAko inslazioetan, Geslagun SLrentzako azpikontrataturiko enpresan”.

Istripu horietako “larrienetako batean hobi batera erori zen, eta beste istripu larri bat sufritu zuen estutzen ari zen zumitza apurtu zelako”.

Biek ala biek “eskumako ukondoan kalte larriak eragin zizkioten”. Horien ondorioz, 2023an Gizarte Segurantzak aitortu zion “lan-istripuaren ondoriozko behin betiko eta erabateko ezintasuna”.

Hala ere, Gizarte Segurantzak langileari “prestazioen errekargua ukatu zion”, baina oraingo epaiak errekarguak onartu dizkio “segurtasun-neurri faltagatik”.

Izan ere, sententziak adierazten du Geslagun SLek “ez duela bete lan-arriskuei dagozkien segurtasun- eta osasun-araudia”.

Epaiak ere GKN Driveline Legazpi SAri ere erantzule egiten du, “ez delako frogatu” enpresa kontratatzailaren eta azpikontratatuaren arteko “koordinazio betebeharrak bete” zituenik.

CCOOek azaldu duenez, sententziak ere zehazten du “Geslagun SLen prebentzio-planetan ez zela aurreikusten langilearen lanpostuari zegokionik hobiak garbitzea”.

Prebentzio-planetan “ez zen islatzen flejadorarekin egitekoak ziren lanetan inolako arriskurik”.

Eskuzko erreminta horrek “aipatutako bigarren istripua eragin zuen”, eta erreminta hori erabiltzea “ez da demanda jasotako enpresek dioten bezain erraza”.

Izan ere, flejadora erabiltzeko “beharrezkoak dira segurtasun neurriak eta erabileraren jarraibideak ezagutzea”.

Epaiak salatzen duenez, “V.B.R.ek sufritutako lan-istripuen ondorioz, ez dira prebentzio-neurriak berraztertu, nahiz eta hau egitea aurreikusita dagoen prebentzio-planetan euretan”.

CCOOk gogorarazi du “aurtengo irailean bertan publiko egin” zuela “Auzo Lagun Sdad. Coop., Geslagun SL bezala, Ausolan taldekoa dena, kondenatua izan zela langile bati kalte-ordaina ordaintzera”.

Kasu horretan, “emakumezko langile bati 58.381’07 euro ordaintzera kondenatua izan zen, kalte-galerak eragiteagatik”.

Izan ere, “langileak dermatitisaz kutsatu zen laneko garbiketa produktuekiko eragipean jartzeagatik”.

Geslagun SLko oraingo aferak, orduko aferak bezala, oinarri berdina dauka: “arriskuen ebaluazioa ez zen behar bezala egin”.

Horregatik CCOOek adierazi du “beharrezkoa litzatekeela arrisku ebaluazioen eta prebentzio planen berehalako berrazterketa zehatz bat egitea, Ausolan taldeko enpresetan”.

Sindikatuak “positiboki” baloratzen du “bi enpresei jarritako kondena”, eta beharrezko ikusten du “jokabide hau orokortzea”.

Izan ere, “sindikatuak zenbaitetan salatu duen bezala, obrak eta zerbitzuak azpikontratatzearen fenomenoa oso zabalduta dago”.

Horrelakoetan “koordinazio huts-egite larriak egoten dira prebentzio alorrean, enpresa nagusien eta enpresa azpikontratatuen artean”.

CCOO Euskadiko lan-osasuneko arduradunak, Alfonso Riosek, azpimarratu du “bereziki epaiak langileak jasotako informaziori eta formazioari buruzko aipamena”.

“Enpresak ez du formakuntzaren inguruko aipamenik egin, ez garatutako gaiei dagokienez, ezta iraupenari dagokionez ere”.

Horregatik “ez da formakuntzaren edukia ezagutzen, edukiaren eraginkortasuna eta garrantzia baloratu ahal izateko”.

CCOOek aditzera eman du arazo hauek “enpresa gehiagotan egon badaudela”, non pertsona langileek jasotako formakuntza “eskasa, desegokia eta espedientea betetzera mugatutakoa”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen