Lan-heriotza salatzeko bi bilkura antolatu dituzte sindikatuek

0
679

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: LAB.

Orixol Garraioak enpresako (TKV taldeko) 25 urteko langilea hil dela salatu du LABek, eta horren ondorioz, 5 sindikatuk bilkura egingo dute bihar, apirilaren 11n.

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek deitzen dute bilkuran parte hartzera, “lanpostuetan heriotza gehiagorik ez!” aldarrikatzeko.

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da Markuleteko industrialdean, Telleria kaleko 1ean.

Halaber, CCOO sindikatuak elkarretaratzea egingo du bihar ere, baina Biteri plazan eta eguerdiko 12:00etan.

Sindikatu honek herritarrei ekitaldian parte hartzera dei egiten die, “ezbehar-kopuruaren aurrean neurriak exijitzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen