Lan-heriotza salatu du ELAk, “prebentzio-neurri falta” gaitzetsiz

1
579

Pertsona bat hil zen lan-istripuan Santa Teresako igogailu publikoaren obretan herenegun. Hori salatzeko ELAk gaur bilkura egin du.

Beheko testua: ELA.

Dagoeneko 15 pertsona hil dira aurten Hego Euskal Herrian euren lanpostuan. Horietatik, 3 eraikuntza sektorean.

Beste behin ere, azpikontrata bateko langile baten kasua dugu hau, kasu honetan Galizakoa, Altuna y Uria eraikuntza-enpresa gipuzkoarrarentzat lan egiten zuena.

Langilea, R.M.P., 54 urtekoa, astelehen arratsaldean hil zen, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, kutxatila baten barrura erori zenean.

Beste behin ere, Arrasateko obra honetan gertatu den bezalako gertakariak saihestuko balio beharko lituzketen prebentzio-neurrietan inbertsio falta eta zorroztasun eza salatu behar ditugu. Honen ondorioz laneko heriotzak izaten direlako behin eta berriz. Enpresek, are gehiago azpikontratak direnean, lan-baldintzak prekarizatzen dituzte, eta istripu eta arrisku-egoera asko eragiten dituzte, bestela saihestu zitezkeenak. Hala eta guztiz ere, ezin dugu salatu gabe utzi enpresa nagusiek egoera horietan duten erantzukizun zuzena ere.

Era berean, ikuskapen eraginkorrik, baliabide nahikorik eta zigor eredugarririk ez izateak, erakundeen borondate ezaren ondorioz, lanaren eraginez urtero dozenaka hildako deitoratzea ahalbidetzen du. Istripu traumatikoen ondorioz edota lanbide-gaixotasun larrien ondorioz ere.

ELAk doluminak helarazi nahi dizkie hildakoaren familiari eta lankideei. Eta sektoreko langileekin batera, errealitate hori aldatzeko eta lan egiteko baldintza duinak salatzen jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi nahi du, bai eta segurtasun- eta osasun-neurri eraginkorrak eskatu ere. Neurri horiek, lehenik eta behin, legea bete beharko dute, eta, bigarrenik, benetan eraginkorrak izan beharko dira langileak behar den bezala babesteko.

Iruzkin 1

  1. Jaurlaritza konplizea? Arrasateko Udal gobernua konplizea izango da ez? Obra Arrasateko udalarena zen, batzuei ahazten bazaie ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen