Lan ederra! [Testua: Piter Encinas]

6
1633

Argazkiak: Piter Encinas.

Martxoaren 5ean EAJko bi zinegotzi agertu ziren komunikabideetan, Arrasate garbiago baten alde aitzakiarekin, kartelak, pintadak, pankartak eta abar kentzeko eskatuz, eta nola ez! Udal Gobernuak Mozal Ordenantza aplika dezala eskatuz. Ni, aldiz, gaur bi argazkirekin nator, eta uste dut kartelak, pintadak, pankartak… baino larriagoak direla, hainbat arrazoirengatik: larria da airera isurtzearen eragilea GURE KOOPERATIBA MAITEETAKO bat izatea, eta ke horrek Arrasate osoa kutsatzen eta pozoitzen duelako; pertsonak, landareak, animaliak, airea… ea orain EAJko norbait agertzen den bere kexak edo iritziak azaltzen. EDERLAN Eskerrik asko eta LAN EDERRA!

6 IRUZKIN

  1. Kaixo Piter, gobernuan dagoen zure alderdi EH Bilduri egin bi galdera:
    1) Garbiketa Ordenantza zergatik ez dute deusestatzen? Garbiketa ordenantzarekin zure alderdia ados ez badago, oraintxe dauka aukera kentzeko. Baina, udalean aurkeztu duten ordenantza aldaketa planean ez dago Garbiketa ordenantza: ez dute aurreikusten deusestatzea, ezta aldatzea ere ( beste ordenantza batzuk bai, ordea). Beraz, garbiketa ordenantzarekin ados dago zure alderdia.
    2) Ederlan inguruan aire kalitatea neurtzeko ekipoa jarri zuen Jaurlaritzak aurreko Udal Gobernuak eskatuta. Ziur datu horiek dagoeneko zure alderdiko gobernuak badituela. Eskatu.
    Zure alderdia dago orain gobernuan, orain duzu momentua aldaketak egin ditzaten eskatzeko.

    • Kaixo guztioi:
      Aspaldiko partetik gai honi jarraipen bat egin diot, eta zenbait argipen eman nahiko nizkizuen.
      Lehenik lantegien kutsadurak Eusko Jaurlaritzaren eskumena da (EAJ-PNV eta PSEren gobernua da). Orain dela hilabete batzuk Eusko Jaurlaritzak eginiko kutsadura neurketen txostena oraindik ez dio bidali Arrasate Udaletxeari. Behintzat nik Arrasateko Udaletxeko teknikariarekin bildu nintzean (2024ko Urtarrilean edo Otsailean gutxi gora behera), teknikariak esan zidan Eusko Jaurlaritzak eginiko neurketen txostena ez ziela igorri. Beraz ezin zaio egotzi Arrasateko Udaletxeari ezer. Niri, egia esan behar badizuet, sinestezina iruditu zitzaidan Eusko Jaurlaritzak ez igortzeak 9 hilabetetan inolako txostenik. Baliteke oraindik igorri ez izana, batek daki. Beraz Eusko Jaurlaritzak erakunde publiko bati horrela tratatzen badu, aurreikusi dezakezu nolako jaramona egin diezaieke zu edo ni moduko pertsona arruntei.

      Bigarrenez, nik pertsonalki Eusko Jaurlaritzako kontu hauek daramatzan sailarekin harremanetan jarri nintzen, hau da, lantokien AAIko ikuskaritza zerbitzuak egiten dituenarekin gai honi buruz informazioa eskatuz. Sailaren izena hau da: Departamento ECONÓMICO, SOSTENIBILIDAD Y M.AMBIENTE. Kontaktu telefonoa eman zaitzaket eta zein ikuskarirekin hitz egin behar duzun gai honi buruz inolako informaziorik nahi izanez gero. Harek esan zidan sail horrek ez dituela inolako neurketarik egiten. Jakin behar duzu kutsadura atmosferikoak egiten dituen sailak eta AAI (autorizaciones ambielta integradako baimenak ematen dituena) ez direla sail bera. Hau da, eginiko neurketak batez ere garraioko kutsadurak neurtzeko eginiko zerbitzu bat delako, eta ez da gai enpresa batean tximiniatik isurtzen dituen kutsadurak neurtzeko. Beraz, laburtuz, Eusko Jaurlaritzak gaur egun ez ditu egiten enpresaren kutsaduraren jarraipen esturik. Askora jota, bi urteren behin enpresak eginiko neurketetan oinarritzen dira (Autorización Ambiental Integrada) AAIko aldeko txostenak egiteko. Beste aldetik, enpresek urteko isurketen informazioa igortzen dizkiete aplikazio informatiko baten bidez baina ez dago inon isurketen neurketen serie tenporalik, hau da, aldiuneko neurketa jarrairik ez dago inon ere. Beraz, ezin da jakin ia gehiegizko isurketarik egon badan une jakin batzuetan. Adibide batekin azalduko dizuet arazoa ulertzeko: Norbaitek bere kotxearekin 150km/h abiaduran joango balitz baina kotxearen 24 orduko batazbesteko abiadura ia zero izango da, zeren eta gabean garajean geldirik dago kotxea. Beraz, enpresen kutsadura neurtzeko logika bera erabiliko bagenu kotxeen abiadura kontrolatzeko, ezingo zitzaion inolako isunik jarri, zeren eta bataz bestekoa 120km/h behera dagoelako.
      Bestalde, isurketa atmosferiko difusoak ez dituzte inolaz ere neurtzen lantokian, eta agerikoa da baimendutako tximinietatik ez dutela isurtzen kea asko (Fagor Lantokiko AAI baimena irakurri dezazuten proposatzen dizuet). Askotan arnasa hartzeko arazoak izan ditut Alecoopetik igarotzean. Ez naiz izan bakarra hori gertatu zaiona eta ez dut inolako arnasa hartzeko arazorik.
      Bestalde, Eusko Jaurlaritzak AAI txosten hauek egitean kontutan hartzen du ia inolako kexurik egon den beraien zerbitzuan enpresa baten inguruan honen inguruan (inork ezagutzen ez duen zerbitzu bat izan arren). Informazioa eskatzen zaionean Eusko Jaurlaritzari enpresa batek eginiko kutsadurari buruz, derrigorrez erregistro digitaletik eginiko eskaerei erantzuten dizkiete soilik. Beraz, ez bazara gai eskaera digital bat egiteko edo txartel digital bat erabiltzeko gai ez bazara, ezin duzu informaziorik eskatu ezta kexu bat jarri. Hitz gutxitan, oso zaila da informazioa eskatzea gai honi buruz Eusko Jaurlaritzari.
      Azkenik, zera esan nahi dut: Nik ez dut Fagor Ederlanen aurka ezer. Alderantziz, oso gogoko dudan enpresa da. Kooperatibak maite ditut. Eta nire ustez bateragarri egin behar direla herritarrek ingurune osasuntsu bat izatea eta langileek eta enpresen bizimodua ateratzeko ekimenak. Atsekabetu egiten nau hain gogoko dudan enpresa bateri neurriak hartu behar dituela esateak. Badakit azken batez, hartu beharreko neurriak eragin ekonomiko bat izan dezaketela, baina ingurune osasuntsu bat izan behar dugula ere ezin bestekoa dela iruditzen zait. Lagunak baditut Fagor Ederlanen, eta beraien bizimodua aurrera egin dezala nahi dut ere. Nik, nire proposamenak baditut gai honi buruz, eta interesa duenari azaldu ahal dizkiot, baina mezu hau larregi luzatzen ari dudala iruditzen zait. Esandako hitz hauekin ez dut nahi inork haserre arazteak: Beraz on esanak onartu eta txar esanak ahaztu…
      Animo guztioi!
      Agur

  2. Baina zer zerikusi du gauza batek bestearekin? Eska daiteke herria garbi izatea Palestina, negutegi efektua edo txorien neguko migrazioarekin nahastu gabe? Ala EAJ-k dioen guztiaren kontra egotea da postura bakarra. Lotsagarria.

  3. Egun hartan errusiak 2 misil jaurti zituen Ukrainiarren kontra. Nola liteke EAJ-koek herriko garbitasuna eskatzea hori gertatzen den bitartean.
    Bikain, Piter.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen