Greba egunaren ostean “enpresak bere horretan jarraitzen du – ELA sindikatuak ziurtatu duenez – jarrera inmobilistarekin eta inolako borondaterik gabe langileon baldintzak hobetzeko”.
Argazkia: ELA artxibokoa.
ELAk berretsi duenez “enpresa honen irabaziak milioi bat eurokoak direla urtean, eta oinarrian diru publikoa dagoela, Foru Aldundietatik eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik datorrena”.
Horregatik “instituzioek erantzukizun handia dute langileon lan baldintza eta pazienteen ongizatean”. Ondorioz, Aita Menniko ELAtik “beste behin interpelazio zuzena egin nahi diegu”.
“Orain arte ez gaituzte entzun” baina greba egunaren ostean “indartsuago sentitzen gara, asko izan baitziren guri babesa adierazi ziguten eragile sozial, herritar eta lagunak”.
ELAk ohartarazi du “enpresak mahai gainean gure lan-baldintzak hobetzeko edukirik ez badu planteatzen, mobilizazioak indartuko dituela”.
Sindikatuak iragarri du asteazken honetan (urriak 28) bilkura egingo duela Aita Menniko ospitale aurrean 14:15ean “elkarretaratze zaratatsua egin eta gure haserrea adierazteko helburuarekin”.