Lan-baldintzak eguneratzeko grebak zenbait Udal-zerbitzu itxi ditu gaur

0
2250

Gizarte-Zerbitzuak, Liburutegia, Emakume Txokoa, Gazte-bulegoa, Kiroldegiak eta Euskaltegia itxita egongo zirela iragarri zuen atzo Udalak. BAZ zabalik zegoen gaur goizeko 9:30ean. Mankomunitatea gaur itxita.

LABek eta ELAk gaurko, urriaren 8rako greba eguna deitua zuten, Eudel erakundeari “blokeorik ez” exijitzeko.

“Udaletako lan-baldintzak hemen erabaki, Udalhitzen eta udaletan, edukiak orain!”.

Kiroldegiei dagokienez, Musakola, Mojategi, Iturripe eta Uarkapekoak itxita egongo dira. Aipatzekoa da Kulturateko ikasketa gela autonomoa erabilgarri izango dela.

Ildo horretan, Debagoieneko Mankomunitateak iragarria zuen bat egingo zuela grebarekin, eta “jendaurreko arreta etenda egongo da”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen