Urriaren 2an hasiko da GARABIDE Elkarteak antolatu duen “Hizkuntzak Biziberritzeko ADITU Formazio Programa”. Programak, azaroaren 9ra arte iraungo du. ADITUko partaideek euren herrietan “hizkuntza ekintzaile” profila duteeta 250 orduko formazioa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan.
13 hizkuntza gutxiagotuetako 16 kide izango dira gurekin: Kichwa (Ekuador), Quechua (Bolivia), Nasa yuwe (Kolonbia), Kaqchikel (Guatemala), Nawat (Mexiko), Yukatango Maia (Mexiko), Maputxeak (Txile), Aimara (Bolivia), Guaraní (Bolivia) , Acre (Brasil), Kreolera (Haiti)n Kiche (Guatemala) eta Bubiera (Ekuatore Ginea). Gainera, Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea eta Iñaki Martinez de Luna Garabide Elkarteko lehendakariak ere hitza hartuko dute.
Presentziaren berri jakiteko edo edozein zalantza argitzeko, hau da kontaktua:
Kontaktua: Juan Luis Arexolaleiba “Gatxi”
Telefonoa: 626 091 858 / E-posta: gatxi@garabide.eus