Lagun bat zauritu da autopistan, furgoneta-kamioi istripu batean

0
1597

Ezbeharra eguerdiko 13:50 aldera izan da autopistan, Fagor San Andres parean. Ertzaintzak azaldu du furgoneta eta kamio baten arteko istripua izan dela, Bergarako norazkoan.

“Pertsona bat arin zauritu da eta Ospitalera eraman dute”, Ertzaintzak azaldu duenez. Une hauetan, 15:15ean, garabien zain daude, eta beraz oraindik bi ibilgailuak bertan daude.

Errei bat itxita dago, baina bestea zabalik dago, eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da. Beste noranzkoan, Aretxabaletarako noranzkoan, ez dago eragozpenik.

Errepideen garbiketa langileak ere bertan dihardute. Horren guztiaren ondorioz, bertatik igaro behar baduzu aholkatzen zaizu ohi baino tentu handiagoz egitea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen