Pertsona bat Uribarri etorbidean artatu behar izan dute

0
1899

Ezbeharra goizeko 9:00ak aldera izan da Munarko biribilaren ondoko espaloi batean, Uribarri etorbidean.

Ertzaintzak azaldu duenez “adineko gizon bat, ezezaguna den arrazoi batengatik, lurrera erori da eta kontusio batzuk izan ditu”.

Larrialdi-zerbitzuek abisua jaso dute eta gutxienez bi anbulantzia, Udaltzaingoaren bi patruila eta Ertzaintzaren beste bi bertaratu egin dira. “Osasun-zerbitzuek bertan artatu dute eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute”.

Ertzaintzak ziurtatu du “ez dela inolako indarkeria ekintzarik izan”. Animo lagun!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen