25etik martxoaren 27ra bitartean egingo da, eta ostiralean, otsailaren 11ean, amaituko da LABURBIRA, film laburren zirkuitoa, antolatzeko epea.
Testua: Euskaltzaleen Topagunea.
XIX. edizioa beteko du 2022an Laburbirak, euskaraz ekoitzitako film laburren zirkuituak. Aurtengo ediziora 19 lan aurkeztu dira eta horietarik, 9 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero berdintasuna eta lanen maila kontutan hartuz burutu da, 80 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu eta ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz.
Laburbiraren aurtengo edizioari buruzko informazioa esteka honetan aurkitu dezakezue.
Emanaldiak antolatzeko eskaerak
Euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da Laburbira, 2021 urtean zehar ekoitzitako film-labur adierazgarrienak ezagutu eta berauetaz gozatzeko aukera eskaintzen baitie herritarrei. Laburbira edozein herritan antolatu daiteke: elkarte eta udalen izen-ematea zabalik dago webgunean otsailaren 11rarte. Bertan aukeratu dezakete otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia. Horretaz gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago proiekzioaren barruan.
9 film laburrez osatutako bilduma
Aurtengo ediziora 19 film labur aukeztu badira ere, 9 lanekin osatu da Laburbirak eskainiko duen bilduma, 80 minutuko emanaldia borobiltze aldera. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak. Ikusi ahal izango diren filmen inguruko informazioa Labubiraren webgunean dago ikusgai.