Laburbira martxoaren 21n iritsiko da Arrasatera

0
285

Testua: AED. Kartela: Laburbira.

Euskaltzaleen Topaguneak sustatzen duen Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, martxoaren 21ean iritsiko da Arrasatera. Aurtengoarekin, 20 urte beteko ditu euskarazko zinemagintza eta zinegile gazteen lanak sustatzea helburua duen ekimenak, eta 20 urte izango dira, halaber, Arrasatera ekartzen duguna, AED elkarteak antolatuta. Zazpi film labur ekarriko dizkigu aurtengo edizioak, 80 minutu inguruko emanaldian.  Arrasateko Udaleko Kultura sailaren laguntza izan dugu emanaldia antolatzeko, eta Amaia antzokian izango da, arratsaldeko 19:30ean.

Informazio gehiago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen