Bederatzi lanek osatzen dute aurtengo emanaldia, 2018tik 2020ra bitartean egindakoak den-denak. Sortzaile gazteen sinadura daramate gehienek, baina badira tartean eskarmentu luzeko zuzendarienak ere.
Martxoaren 18an iritsiko da Arrasatera Laburbira, euskarazko film laburren XVII. zirkuitua, AEDk antolatuta. Bederatzi lanek osatzen dute aurtengo emanaldia, 2018tik 2020ra bitartean egindakoak den-denak. Sortzaile gazteen sinadura daramate gehienek, baina badira tartean eskarmentu luzeko zuzendarienak ere.
Bederatzi lanetatik sei dira emakumeek zuzendutakoak. Denen artean, ordu bete luzeko koktela osatzen dute; kalitatezkoa eta dibertigarria, zinemazaleei eta zehazki film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.
Emanaldia 19:00etan hasiko da, Kulturateko areto nagusian, sarrera doan delarik, eta ikusleek zozketa batean parte hartzeko aukera ere izango dute.