BERTSO JAIALDIA ETA EZOHIKO JAIEN ZAPIAK

0
637

Testua: Arrasate Euskaldun Dezagun / Kartela: Lanku.

Jakin, bestalde, AEDren jarduera finantzatzen laguntzeko zapiak jarriko ditugula salgai.

EKAINAK 21: Laburbira, euskal zinemagintzaren harrobia sustatzen. 

Maiatzaren 22ko emanaldirako sarrerak ziztuan bukatu zirela eta, bigarren bat eskainiko dugu, ekainaren 21ean, Kulturaten eta 19:00etan. Izan ere, azken urteetako ediziorik onena iruditu zaigu 18. hau, eta ez genuen nahi zinema gustuko duten beste arrasatear asko aurtengo zirkuituko zortzi laburrak ikusteke geratzea. Edizioko zortzi filmen artean dago Xabi Vallina arrasatearrak zuzendutako “Ilunabarrean esan” eta astelehenean gurekin egongo da bera, bere lana aurkezten. Sarrera doan eta irekia, aretoa. 

EKAINAK 26: Bertso jaialdia bueltan, eta sarrerak eskuragai daude. 

Iazko etenaren ostean, bertsoez gozatzeko aukera izango dugu, Seber Altube plazan, 13:00etan. Oihana Iguaran, Xabier Silveira, Ane Beloki eta Manex Agirre igoko dira oholtzara Imanol Artola “Felixek” jarritako gaiei erantzuten. Lekua mugatua izango denez, sarrera beharko da aulkia hartzeko. AEDn eska ditzakezu, eta baita zapiak saltzeko (ikus beheko parrafoa) jarriko ditugun mahaietan ere. 

“Lepuan zapixa, piztu herrixa!” AEDren jarduera bultzatzeko

Osasun larrialdiak elkarteon ekonomian ere eragin du eta, horrenbestez, diru-iturri berriak bilatzera behartuta gaude. Hala, San Joanetako lelo lehiaketa berreskuratu eta baliatu dugu zapiak aterako. Gaur arratsaldetik aurrera egongo dira eskuragarri AEDn, Irati, Monte eta Etxoste tabernetan zein horretarako propio jarriko ditugun kaleko postuetan. Loturan salmenta egun, ordu eta lekuak: https://labur.eus/8pWRt

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen