Laburbira asteartean iritsiko da Arrasatera, tartean Iban del Campo

0
460

2022ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, 30 herri bisitatuko ditu aurten eta Arrasatera martxoaren 22an iritsiko da, zehazki, Amaia antzokira, 19:30ean, asteartetako zinema programazioaren baitan. Ekimenaren XIX. Edizio honetan, bederatzi film laburrekin osatutako bilduma ekarriko du Laburbirak. Denetarikoa, eduki zein estiloz; gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu. Izan ere, bederatzi lanok 2021 urtean zehar ekoiztutakoak dira. Eta, betiko moduan, askotarikoak generoz, tonoz, jatorriz…


Lan horien artean, Iban del Campo arrasatearrak zuzendutako azken lana, “Serendipia” ikusiko dugu. Zinemagintzan bide luze eta oparoa ari da egiten del Campo eta asteartean gurekin izango dugu, “Seredipia” aurkezten eta ikus-entzuleen galderei erantzuten. Urtero moduan, AEDren ekimenez iritsiko da Laburbira gurera, oraingo honetan Arrasateko Udalaren laguntzarekin eta Korrika kulturalaren programazioaren barruan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen