Ezezagunek Garibaiko hiru sukurtsal hauen kutxazainei margo gorria bota diete, eta erakusleihoetan mezu ezberdinak margotu dituzte: ‘Burgesia kriminala’, ‘Pobretzearen errundun!’ eta ‘Bizitzen garestitzea gelditu’ idatzi dituzte. Erasoaren ondorioz, Laboral Kutxako kutxazainak oraingoz behintzat (goizeko 11:15ean) zerbitzuz kanpo daude. BBVAkoa ere zerbitzuz kanpo dago momentuz bederen (eguerdiko 12:05ean).




