Laboral Kutxak eta Ikerlanek beren aliantza indartu dute lankidetza-hitzarmena sinatuz

0
2611

Laboral Kutxak eta Ikerlanek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, helburu hauekin: digitalizaziora bideratutako irtenbide teknologikoen garapena sustatzea, talentua sustatzea eta oinarri teknologikoko enpresa-ekimen kooperatibo berrien sorrera bultzatzea. Adimen artifiziala, zibersegurtasuna, datuen analitika aurreratua eta teknologia disruptiboak (konputazio kuantikoa, adibidez) bezalako arloetan jarriko dute erakundeek beren lanaren fokua.

Urrats horrek bi erakundeen arteko lankidetza instituzional irmoa indartu egiten du, baita hainbat berrikuntza-alorretan duela urte batzuetatik hona garatzen ari diren lan-ildoa ere, eta dagoeneko emaitzak eman ditu, hala nola INNKIA abiaraztea, enpresei aplikatutako adimen artifizialeko startup aitzindaria.

Akordioa Laboral Kutxak Arrasaten dituen instalazioetan egin da, eta bertan izan dira Xabier Egibar Laboral Kutxako zuzendari nagusia eta Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusia.

Etapa berri bat

Datozen lau urteetan, Laboral Kutxak eta Ikerlanek elkarrekin lan egingo dute Labroal Kutxaren negozioen lehiakortasunerako eta segurtasunerako irtenbide digital aurreratu, eraginkor eta seguruak sortuko dituzten I+G proiektuak garatzeko. Teknologia digitaletan espezializatutako talentua erakartzea eta trebatzea ere aurreikusten du akordioak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen