Laboral Kutxak bere lehendabiziko bulegoko lokala berrerabiliko du

0
2436

Iturriotz kaleko lokalean obrak abian daude, eta bertan “Banka Korporatiboko lantaldea kokatuko da (enpresa handiak, sektore publikoa eta kooperatibak kudeatzen dituzten lantaldea)”.

Finantza erakundea 1959an sortu zuten Arrasaten, eta Iturriotzeko lokal hau 1961etik egoitza izan zen.

Bulegoa 2017. urtean Garibaiko egungo lokalera lekualdatu zuten, eta ordutik Iturriotzekoa erabiltzeke egon da.

Gaur egun lokalean obrak egiten dabiltza, eta Laboral Kutxak iragarri du bulegoa “ez dela izango Garibai, Musakola eta Uribarriko eredu berdinekoa”, hau da, “bertan ez dira bezero partikular eta gainontzeko enpresentzako zerbitzuak eskainiko”.

Izan ere, Iturriotzekoan “Banka Korporatiboko lantaldea kokatuko da (enpresa handiak, sektore publikoa eta kooperatibak kudeatzen dituzten lantaldea)”.

Eraberritze lanak beheko solairuan ere martxan daude, hau da, Zerkaosteta kalean. Bertan “bilera gelak prestatuko dira, inguruetako bulegoetako lantaldeek ere bertan bilerak egin ahal ditzaten”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen