Argazkia: EITB.
LABIren aholku-batzordeak duela hilabete martxan jarritako murrizketei beste bi aste eustea erabaki du, “Dagoen ziurgabetasunagatik eta alerta-seinale batzuk daudelako”. Joan den abenduaren 28ko LABIren salbuespen bakarra asteburu honetatik aurrera egin daitezkeen eskola-kiroleko lehiaketak berreskuratzea izan da.
Hauek dira ostiral honetako LABIk otsailaren 13ra arte indarrean mantentzea erabaki dituen murrizketak:
• Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak 01:00etan itxiko dira gehienez.
• Oro har, edukiera % 60koa izango da mota guztietako establezimenduetan eta barne-esparruetan. Futbolean ( % 75) eta saskibaloian ( % 50) izan ezik
• Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako gehienez 600 pertsona daude barruan eta 800 pertsona kanpoan. 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeko gehienekoa 800 pertsonakoa da, eta 1.200 pertsonakoa kanpokoetan.
• 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera % 50ekoa izango da; nolanahi ere, Estatuan beste muga jakin bat aplikatu ahal izango da.
• Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan, diskoteketan eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduetan, debekatuta dago zutik edo barran kontsumitzea.
• Mahai bakoitzeko edo mahai multzo bakoitzeko bezero-taldeak gehienez 10 pertsonara mugatzen dira, bai barrualdeetan, bai terrazetan.
• Mahaien edo mahai-multzoen arteko distantzia metro eta erdikoa izango da. Neurri horiek berak aplikatuko zaizkie gazteen lokal edo lonjei, txokoei eta elkarte gastronomikoei.
• Barrualdeko kirol-jarduera gehienez 10 pertsonako taldeetan egituratu beharko da. Aldagelak % 50ean bakarrik bete ahal izango dira.
Covid pasaportea
COVID pasaporteari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenari eskatu dio otsailaren 13ra arte covid pasaportea kontzertu-aretoetan, ostalaritza-establezimenduetan, kiroldegietan, gimnasioetan, estadioetan, frontoietan, ospitaleetan, zentro soziosanitarioetan eta espetxeetan sartzeko mantentzea. Gainera, erabilera hoteletara, ostatu turistikoetara eta jolas-lokaletara zabaltzea eskatu du.
Honek tristuraz akabatuko gaituzte!!!!
Politikari guztiak ditugu neurri guzti hauen konplize,ez bakarrik agintea daramatenak,txarrago esango nuke ixilean mantentzen direnak,pertsonalitate gabe, reditu politikoa ateratzeko.