LABek mobilizazioak deitu ditu ostalaritzako enpresa kolektiboetan negoziazioaren alde

0
886

Kontzentrazioak ekainaren 10ean izango dira. Arrasaten Auzolan enpresaren aurrean egingo da goizeko 10:30ean.

LAB sindikatuak hainbat mobilizazio deitu ditu ekainaren 10erako Arrasaten, Gasteizen eta Bilbon, ostalaritza enpresa kolektiboen negoziazioei berrekitea eskatzeko. Egiten dituzten erreibindikazioen artean emakumeen lan-baldintzak hobetzea, eta lan bera egiten dutenen artean, baldintza berberak izatea daude.

Elkarretaratzeak asteazkenean egingo dituzte, 10:30ean, Arrasaten, Ausolan enpresaren aurrean (Uribarri hiribidea, 35); Gasteizen, SEA patronalaren aurrean (Postas kalea, 32); eta Bilbon, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen aurrean (Diego Lopez de Haro kalea, 38).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen