LABek irabazi ditu Ekideko lehen hauteskundeak, 85 botorekin

0
639

LABek denera 85 bozka lortu ditu eta ELAk 43. Horren ondorioz, enpresa arrasatear honetan LABek 6 delegatu izango ditu eta ELAk 3.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Ekide SL enpresako lehenbiziko hauteskunde sindikalak egin dira, atzo, uztailak 3. Emaitzak ondorengoak izan dira:

Tekniko eta administrarietan:

  • LABek 37 boto, eta ondorioz 3 delegatu lortu ditu
  • ELAk 21 bozka, eta ondorioz 2 delegatu lortu ditu

Espezialista eta kualifikatu gabeetan:

  • LABek 48 bozka, eta ondorioz 3 delegatu lortu ditu
  • ELAk 22 boto, eta ondorioz delegatu 1 lortu du

Ez da bozka zuririk edo baliogaberik izan. Bi sindikatu subiranistak izan dira hauteskundeetara aurkeztu diren bakarrak. Langile Abertzaleen Batzordeek, ordezkaritza sindikatu lortuta, ondorengoa adierazi du:

“Orain hurbiltasuna, komunikazio hobea eta langilearen babesa izango dira gure ardatz nagusiak” eta horiek lortzeko “langile guztion batasuna eta inplikazioa garrantzitsua izango da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen