LABek negoziatzeko eskatu die kolektibitateetako enpresei, ERTEko langileen soldataren %100 bermatzeko

0
487

Gaur goizeko 10.30ean elkarraratzea egin dute Ausolanen aurrean.

Hau izan da irakurritako testua:

COVID-19ren krisia hasi zenetik, kolektibitateen enpresa guztiei jakinarazi diego beharrezkoa dela negoziazio-eremu bat irekitzea, ERTEn dauden langileei soldata-baldintzak bermatzeko, eta une oro erantzuna ezezkoa izan da.

Kolektibitateen enpresa horietako gehienek zerbitzu publikoak kudeatzen dituzte (jangelak, ospitale publikoetako jantokiak eta kafetegiak, EITB, besteak beste), eta horrek esan nahi du enpresa horiek ERTEn ez dauden langileen soldata gasturik salbuetsita daudela, baita kontratu publiko horiei lotuta dagoen beste edozein gastu ere administrazio publikoa horren ardura hartuz.

Gainera kolektibitateetako enpresak ere salbuetsita daude ERTEn dauden langileen kotizazioetatik eta soldata gastutik. Horri guztiari gehitu behar zaizkio gobernuek euren esku jarri dituzten milaka milioiak. Azken batean, enpresa horiek langileen kontura dirua irabazten ari dira.

Oso garrantzitsua da ez ahaztea kolektibo horren ezaugarria dela kontratu partzialak izatea, egunean 3 orduko lanaldiekin, soldata prekarioekin, eta gehienek emakumeak direla.

Hori esanda, Auzo Lagun, CC. Goñii, CC Magui, GASCA, SERVYREST, Baska, Sodexo, Eurest, IKUSER, Aibak, ASKORA, enpresei eskatzen diegu behingoz negoziatzeko eser daitezela sektoreko langile guztien soldataren %100 bermatzeko, bezeroa publikoa edo pribatua izan.

Ez dugu onartuko krisi hau betikoek ee berriro ordaintzea. Aurrean izango gaituzue.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen