LAB: “Ausolan ez da Hitzarmena betetzen ari aldi baterako langileen soldatetan”

0
1010

Elkarretaratzeak exijitu du, Jaurlaritzaren ebazpen batean oinarrituta, aldi baterako langileek ez kobratzea, lan bera egiteagatik, langile finkoek kobratzen dutenaren “erdira arteko soldatak”.

Aurreko ikasturtearen hasieran, Ausolango enpresek erabaki zuten “behin-behineko langileei, hau da, ordezkapenak betetzen dituzten langileei, ordaintzeko formula aldatzea”.

Horretan “ez zituzten kontuan hartzen Hitzarmenak soldaten tauletan finkatutakoa. Ondorioz, bazterketa bat egin zuten langile hauen eta finkoen arteko soldaten artean”.

Erabaki hau hartu zuen “Enpresa Batzordearekin hitz egin gabe – azaldu du Maribel Alberdi jangelako langile eta LABeko ordezkariak – ondorioz Enpresa Batzodekook bilera batera deitu genuen enpresa, eta bertan ikusi zen atzera egiteko asmorik ez zutela”.

Arazo hau Eusko Jaurlaritzak finkatutako jangelei dagokie. Ausolan enpresak hiru herrialdetan plantak dauzka, eta sindikatuak salaketa aurkeztu zuen Lan Ikuskaritzan. Lehen ebazpena jaso du Araban:

“LABetik genionari arrazoia eman dio, hau da, bazterketa bat egiten dela langileen artean”. Hori aldarrikatzeko bilkura egin dute Arrasaten, hiru lurraldetako delegatuek.

Enpresari eskatzen diote “ebazpenak dioena aplika dezala”, eta kontuan har dezala “hitzarmen bat sinatzen denean, enpresak ere sinatu duela, eta beraz berak ere bete behar duela”.

Hori egin ezean “aurrera egingo dugu, eta ez dugu baztertzen salaketa aurkeztea”. Gipuzkoako eta Bizkaiko ebazpenik ez dago jakinarazi oraingoz. “Espero dugu Arabakoaren bide beretik jarraitzea.

Ausolanen “alde baterako kontratu egiten dira, eta langile kaltetuenak dira ordezkapen laburrenak betetzen dituztenak, egun bat edo bikoak. Beraz, kalteturiko langileak asko dira”.

Behargin hauen lanorduaren balioa, finkoenenkin alderatuta, “kasu batzuetan erdia da, lan berbera egin arren”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen