‘La sed del minotauro’ antzezlana izango da domekan Amaian

0
234

Khea Ziater konpainiak bizitzarekiko desiraren inguruko lana aurkeztuko du.

Argazkia: Khea Ziater.

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, ekitaldia igande honetan, apirilak 21, izango da Amaia Antzokian 19:30ean.

“Minotauroak berak eta Minotauroaren egarriak bizitzarekiko dugun desira islatu nahi du”, Alex Gerediaga zuzendariak azaldu izan duenez.

Era berean, ‘El Laberinto’ kafean elkartzen diren bost pertsonaien istorioa da, “maitasunaren fase ezberdinak gorpuzten dituztenak”.

Konpainiak iradokitzen duenez, “gaur ez da edonolako gaua, gaurko gaua gertaera handiena da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen