La Secta taldea izango da Arrasateko Gaztetxean ostegunean

0
325

Ostegun honetan, azaroak 18, La Secta taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.


La Secta Santurtzi aldean jaio zen noiz eta 80ko hamarkada bukaeran punka eta RRVa jaun eta jabe zenean. Taldeko abeslari Gorkak sasoi hartan La Herencia de los Munster fanzinea egiten zuen (horren ostean Munster Records martxan jarri zuten) eta atzerriko talde asko entzuten zituen. Hala, izan zen lehen taldea Estatuan rock australiarra indartsua lantzen, eta disko ugari kaleratu izan dituzte ordutik.


Luzaroan isilik egon zen taldea, baina orain dela urte gutxi martxa hartu zuten berriro -beste proiektu askotan murgilduta ibili diren- hasierako taldekideak batuta, eta sasoian daude! Bitxikeri gisa, Bizkaiko Banizu Nizuke argitaletxeak taldeari buruzko liburua kaleratu berri du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen