La Merced-eko etxekidetza proiektuaren kudeaketa eredua

0
751

Testua: ISEA.

La Merced-eko belaunaldien arteko etxekidetzaren (cohousing) kudeaketa eredua Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren balizko parte-hartzearekin lotuta egongo da.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren parte-hartzeari dagokionez, bere interesa “zuzkidura-bizitokiak” garatzean legoke. Berauek bizitegi-eraikuntza eredubat dira, titulartasun publikokoa, eta beraien profila eta eskuratzeko baldintzak argi eta garbi zehaztuta daude etxebizitzaren euskal legean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren dagokionez, 2023-2027 legealdirako“Gizarte Zerbitzuen Mapa” berriak zehaztuko du nola parte hartuko lukeen. Esate baterako, premia bereziak dituzten kolektiboentzako tutoretzapeko apartamentuak garatzea erabakiko balitz Foru Aldundiak berariazko araudiak ditu onuradunen izaera, sartzeko eta antolatzeko moduak zehazten dituena.

Era berean, litekeena da Foru Aldundiak hartuko lukeen zatian zerbitzu espezializatuak eskaintzea eta, beraz, Aldundiak berak horretarako arau zehatzak ezarriko lituzkeela. Horretaz gaian, Foru Aldundiak bultzatutako azken proiektuetan islatzen den bezala, aurreikus daiteke enpresa espezializatuen partaidetza Aldundiak zehaztutako zerbitzu berezi horiek kudeatzeko.

Etxebizitzaren euskal legeak zenbait aurreikuspen kontuan hartzen du etxekidetzaren kudeaketa egokia finkatzeko asmoz.  Besteak beste, adierazten du proiektuan parte hartuko luketen administrazioek (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Udala) erakunde arteko akordioak garatu ahal izango lituzketela etxekidetzaren ezaugarriak, parte-hartzea eta antolaketa adosteko.

Garbi dago La Merced-eko etxekidetzan bizi-egoera asko bateratuko direla ingurune partekatu berean. Izan ere, pentsatzekoa da etxekidetzan egoera pertsonal, familiar eta ekonomiko ugari emango direla. Hori kontuan izanez eta belaunaldien arteko etxekidetzaren antolaketa-eredua ezartzeko lehen erreferentziak izateko asmoz, ISEAk etxekidetza proiektuak sustatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko mundu osoko praktika hoberenen azterketa egin du. Aztertutako elementuen artean, etxekidetzaeredu autogestionatuei zein enpresa espezializatuek kudeatutako argibideak eskaintzen dira.

Kasu guztietan, belaunaldien arteko, elkarlaneko eta autokudeatutako komunitate bat garatzea proposatzen da, balio kooperatibotan oinarrituta, partekatutako eskubideak eta betebeharrak bere gain hartuko lituzkeena eta eraikuntza kolektiboko partaidetza-prozesuen bidez garatuko liratekeena.

ISEAren azterlanak abiapuntuak eskaintzen ditu etxekidetzaren garapenean zinez garrantzitsuak gertatuko diren honelako gaiei buruz: generoen parekotasuna, adinekoentzako edo gazteentzako sarbide-baldintzak, barne-araubidea eta etxekidetza erabiltzeko arauak, bai eta egoiliarrek egin beharreko betebehar eta zeregin komunak ere.

Bestalde, etxekidetzaren antolaketa-ereduak kontuan hartu beharko luke La Merced-ekoegungo kaperan garatuko liratekeen zerbitzu orokorren eta belaunaldien arteko zerbitzuen kudeaketa. Zerbitzu horiek etxekidetzako egoiliarrentzat eta, oro har, Arrasateko herritarrentzat izango lirateke,Altamira, Santa Marina eta Aldaiko herritarrentzat bereziki.

ISEAren lanen osagarri, Mondragon Unibertsitateko Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleek etxekidetzako proiektuko eredu funtzionalaren eta zerbitzuen prototipatu orokorreko hainbat proiektu garatu dituzte. Proiektu horietatik ondorioztatzen da interesgarria izan daitekeela etxekidetzako antolakuntzarako elkarte edo profesionalen laguntza.

Era berean, erakunde espezializatuek asistentzia-jarduerak eta terapiak eskaini ahal izango dituzte etorkizunean. Baita gizarte- eta bizikidetza-jarduerak ere.

Aipa dezagun azkenik, Mondragon Unibertsitateko Diseinu Estrategikoko Masterreko taldeetako batek etxekidetzakokudeatzeko eta dinamizatzeko proiektua Diseinuaren Biurteko Iberoamerikarraren 10. topaketanaurkeztu zuela, eta bertan, bi sari jaso zituela Zerbitzuen proiektu onenaren eta Diseinu eta Gizarte Berrikuntzaren ardatzeko proiektu onenaren mailatan.

La Merced-eko belaunaldien arteko etxekidetzaren proiektua ADINBERRI Fundazioak bultzatutako “Hariak-Gipuzkoan bakardadeari aurre egiteko estrategia” deritzonarekin lotuta dago.

Era berean, Diputatu Nagusiaren Sailak eta ADINBERRI Fundazioak Etorkizuna Eraikiz Planaren testuinguruan bultzatutako “Gipuzkoa Belaunaldi artekoa” ekimenaren atal bat da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen