Kooperatibako Aitor Orobengoak hitzaldia eskaini du, eta azpimarratu du, besteak beste, 83 pertsonak parte hartu dutela ‘Cohousing’ proposamen berrian.
Arrasateko ISEAk antolatuta, ekitaldia Etxaluze eraikinean egin zen atzo arratsaldean, herritar ugari erakarriz.
Kooperatibako ordezkari Aitor Orobengoa arrasatearrak baieztatu zuen proiektuaren 2. bertsioa aurkeztua diola Arrasateko Udalari.

Proposamen berri hau azken bi urteetan landu dute, eta 83 lagunen arteko lanaren ondorioa dugu. Aitor Orobengoak ondoko gaiak azaldu zituen ekitaldian:
- La Merced ikastetxearen aurkezpena.
- Proiektuan parte hartu izan duten lan-taldearen ezagutza.
- Zein betebeharri erantzun nahi dion proiektuak.
- Arrasateko egitamu nagusiak zein erabilpen aurreikusten dion La Merced-eko ikastetxeari.
- Etxekidetzako (Cohousing) aurreproiektua.
- Etxekidetzaren (Cohousing) erabilpen arauak.
- Apartamentuen barne diseinu proposamenak.
- La Merced-eko eliza inguruan eskaini litezkeen zerbitzu orokorrak eta belaunaldi arteko zerbitzu eta jardueren aurkezpena.
- Lorategien eta ibilbideen diseinua.
- Euskal Administrazioarekin orain artean landutako harremanak.
- Finantzaketa iturriak.
- Proiektua aurrera ateratzeko landu behar diren hurrengoko urratsak.
Hortaz gain, entzuleen galderei erantzun zien ekitaldian. Proiektua Adinberri Fundazioak bultzatutako ‘Hariak-Gipuzkoan bakardadeari aurre egiteko estrategia’ deritzonarekin lotuta dago.

Era berean, Diputatu Nagusiaren Sailak eta Adinberri Fundazioak Etorkizuna Eraikiz Planaren testuinguruan bultzatutako ‘Gipuzkoa Belaunaldi artekoa’ ekimenaren atal bat da.
Aipagarria da ere ISEAk proiektua Arrasateko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin landu izan duela.




