‘La Ertzaintza que viene’ liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak

0
414

Ikerkuntza-liburuak azalaratzen du Polizia autonomikoa “giza eskubideetan eta askatasun zibiletan talka nabarmena eragiten duten” teknologiak darabilela. Teknologia horiek “ikuspuntu prediktiboagoa” dute.

Kartela: Irati.

Ikerkuntza-liburu honek funtsean jakitera ematen du “azken hamarkadan, Ertzaintzak teknologia aurreratuak erabili dituela zaintza handiagoa egiteko, ikuspuntu prediktiboago batekin, adimen artifizialaren bitartez, algoritmoekin, komunikazioen kontrolarekin, identifikazio biometrikoarekin edo abangoardiako bideozaintza sistemekin”.

“Holako teknikek giza eskubideetan eta askatasun zibiletan talka nabarmena eragiten dute, hainbat instituziok jakitera emandako zenbait txostenetan agerian geratzen denez. Aipatutako modernizazioa gauzatzen ari da zaintzako industria pribatuko erraldoien eskutik, sarritan aholkularitzako eta eragin handiko enpresen bidez, eta euskal zein espainiar kargu politikoen ate birakarien kasu askorekin”.

Azterlan honek helburu du “euskal poliziaren garapen teknologikoaren eta bere opakutasunaren gainean argia egitea”.

Aurkezpena Irati taberna-topalekuan izango da, apirilaren 30ean (datorren asteartean) arratsaldeko 19:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen