Argazkia: Diario de Navarra.
Jokin Lantz Antzinako Historian doktore, Arkeolaneko partaide eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak ‘La época romana en Arrasate’ hitzaldia eskainiko du ostegun honetan Kulturaten arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hitzaldia Arrasate Zientzia Elkarteak antolatutako ‘Arrasateko iragana astintzen’ zikloaren barruan dago.
Lantz hitzaldian Deba ibaiaren ibarrean agertu diren erromatarren aztarnei buruz hitz egingo du. Arrasaten egin diren aurkikuntzak ere testuinguruan jarriko ditu, erromatarren garaian kokapenak izan zuen garrantzia erakusten baitute. Hitzaldia gazteleraz izando da.
