‘La crème’ proiektua aurrera eramateko laguntza behar du Ayron Ramirez arrasatearrak

0
822

Ayron S. Ramirez 24 urteko arrasatear bat da. 2020ko urrian podcast proiektu bat sortu zuen gastronomiaren historiaren inguruan hitz egiteko eta depresioaren errehabilitazio terapiaren parte izateko. Horrela izanik, 10 ataleko denboraldi bat garatu zuen unibertsitateko ikaskide ohi biren laguntzarekin. Ramirezek azaldu duenez “helmuga bat behar nuelako nire burua apur batez lanpetzeko.”

Larunbat honetan bigarren denboraldia amaitzear dago. “Lehenengo denboraldiko emaitza eta estatistika guztiak hirukoiztuz. Emaitza positibo hauen ondorioz eta nire pasioa partekatzen jarraitzeko helburuarekin hirugarren denboraldi bat garatzea erabaki dut.”

Arazorik handiena finantzaketa denez eta hurrengo pauso bat emateko ( audio kalitatea hobetu eta web-gune berri bat sortzeko batez ere ) crowdfounding kanpaina bat sortu berri du Kickstarter plataforma erabiliz.

Kickstarter kanpainia: http://kck.st/3siUhaE

Podcast-aren blog-a

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen