Ostegun honetan, otsailak 3, La Casa Fantom taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
La Casa Fantom Norvegiatik datorren biko bat da eta eskarmentu oso handia dauka: azken 15 urteotan 30 bat herrialdetan izan da taldea eta 700 kontzertutik gora egin ditu. Haiek tuneatzen dituzte haien anpli eta pedalak eta hortik ateratzen duten soinua.
La Casa Fantom ikusi eta entzutea oso esperientzia berezia da: bateria eta baxua hainbat anplifikagailurekin; hardcore, punk, stoner, black-metal… nahasketa oso soinu sarkor eta ezohikoekin. Hori bai, gomendagarria da tapoiak eramatea!