KZguneak uztailerako urruneko hitzaldien sorta berria antolatu du

    0
    722

    Testua: KZgunea

    Maiatza eta ekainean bezala, uztailean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berriak eskainiko ditu KZguneak, goizez zein arratsaldez.

    Zuzeneko hitzaldietara parte hartzeko interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

    Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

    Uztailak 2, 18:00-19:00Erosi etxetik irten gabe / Gaztelaniaz

    Uztailak 7, 18:00-19:00Gauzen Interneta / Euskaraz

    Uztailak 9, 11:00-12:00Heziketa eta segurtasuna Interneten / Gaztelaniaz

    Uztailak 14, 11:00-12:00Zure diru-zorroa Smartphonean / Euskaraz

    Uztailak 16, 18:00-19:00Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu / Gaztelaniaz

    Uztailak 21, 18:00-19:00Ezagutu Streaming plataformak / Euskaraz

    Uztailak 23, 11:00-12:00Android sekreturik gabe / Gaztelaniaz

    Uztailak 28, 11:00-12:00Azken gailu teknologikoak ezagutu / Euskaraz

    Uztailak 30, 18:00-19:00Murgildu errealitate birtual eta areagotuan / Gaztelaniaz

    Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen