KZguneak lau hitzaldi antolatu ditu uztailerako

0
271

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Zuzeneko hitzaldietara parte hartzeko interesa duten pertsonek, Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Doako liburu elektronikoak jaitsi
– Uztailak 6, 12:00 – 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Uztailak 8, 12:00 – 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: Argazkigintza mugikorra
– Uztailak 13, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Uztailak 15, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Azken albisteak ezagutu RSSei esker
– Uztailak 20, 12:00 – 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Uztailak 22, 12:00 – 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Doako filmen atariak
– Uztailak 27, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
– Uztailak 29, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen