Kzguneak ekainerako urruneko hitzaldien sorta berria antolatu du

    0
    237

    Testua:KZgunea.

    Maiatzean zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuak harrera ona izan ondoren, ekainean zeharYoutube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berri batzuk egiteko asmoa du KZguneak, goizez zein arratsaldez.

    Zuzeneko hitzaldietan parte hartzeko interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

    Ekaineko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

    Ekainak 2, 11:00-12:00: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan/ Euskaraz

    Ekainak 4, 18:00-19:00: Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak/ Gaztelaniaz

    Ekainak 9, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe/ Euskaraz

    Ekainak 11, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa smartphonean/ Gaztelaniaz

    Ekainak 16, 11:00-12:00: Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu/ Euskaraz

    Ekainak 18, 18:00-19:00: Streaming plataformak ezagutu/ Gaztelaniaz

    Ekainak 23, 18:00-19:00: Android sekreturik gabe/ Euskaraz

    Ekainak 25, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu/ Gaztelaniaz

    Ekainak 30, 11:00-12:00: Zure smartphonea prest izan/ Euskaraz

    Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri hemen.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen