KZguneak bideo-deien bidez formakuntza-modalitatea martxan jarriko du

0
301

KZgunetik talde murriztu horiek osatzeaz arduratuko dira – 4 pertsonatik 6ra -, eta ikastaroaren hasieraren berri emango dute posta elektronikoz.

Testua: KZgunea.

KZguneak formakuntza-modalitate berri bat martxan jartzea erabaki du: zuzeneko formakuntza, bideo-deien bidez, talde txikietan. Formakuntza mota hau, honako inprimaki hau bete ondoren eskatuko da: https://bit.ly/3bdmqqd 

Horrela, interesdunek beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa, ordutegi eta lehentasunezko hizkuntza, eta izena eman nahi duten eskuragarri dauden ikastaroen berri eman beharko dute.

KZgunetik talde murriztu horiek osatzeaz arduratuko gara – 4 pertsonatik 6ra -, eta ikastaroaren hasieraren berri emango dugu posta elektronikoz.

Zerbitzu honi buruzko beste edozein kontsulta egiteko, interesdunek 945 016 100 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatz diezagukete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen