Testua: KZ gunea
KZgunean, zure premietara eta interesetara egokitzen diren ikastaroen aukera zabala dugu. 100 ikastaro baino gehiago ditugu gure katalogoan, kategoria eta modalitateen arabera sailkatuta eta zein gailutarako diren bereizita; segurtasunari eta enplegua bilatzeari buruzkoak dira batzuk, eta badira sare sozialei eta tresna ofimatikoei buruzkoak ere.
Behin zer kategoria interesatzen zaizun erabakitzean, sar zaitez formakuntza-eskaintzan, eta ikusi KZguneak eskaintzen dizkizun ikastaro guztiak.
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:
- KZgunera gerturatuz.
- Telefonoz deitu (943 023 615). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
- Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
Arrasateko KZgunea (Azoka kalea, 1, Kulturate, 3. solairua), astelehenetik ostiralera irekia, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiagorako, gure ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak




