Kutxiputis, Kekings eta Patxixena finalera, denetik izan den final erdien ostean

0
1098

Final laurdenekin ekin diote arratsaldeko ekintzei, 24 talde aritu dira Zaldibar eta Jokin Zaitegin banatuta. Hortik, taldeen erdiak sailkatu dira final erdietarako, 12 hain zuzen.

Final Erdiak Jokin Zaitegi plazan hasi dira. Bertan, taldeko kide guztiak sakabanatu dituzte, zapi bat jarri bakoitzari, ezer ez ikusteko eta helburua, talde bakoitzari ezarritako animali baten soinuaren laguntzaz, taldekide guztiak elkartu eta korrikan Zaldibarrera joatea izan da. Kaosa nagusitu da, talde batzuk batera heldu dira, polemika eta ziurgabetasuna nagusi izan da momentu batean.

Uztaiak jaurtiz egin duten desenpatearekin konpondu dute kontua. Joko horren ostean, final erdietako azken jokora sailkatu diren 6 taldeak ezagutu ditugu.

Finalean Boniato Crew-rekin (goizeko talde onena) egongo diren taldeak zeintzuk izan diren jakiteko, urez beteriko puxikak jaurtitzearen jolasa egin dute. Pilotalekuaren alde batetik bestera puxikak pasatu eta otarrean lehertu gabe uztea izan da helburua. Hemen, polemikarik ez, giro onean lehiatu dira eta azkar batean jakin dugu finalisten berri.

Ondorioz, txosnagunean jokatuko den finalean Boniato Crew, Kutxiputis, Kekings eta Patxixena taldea izango dira. Zorte on finalistei eta besarkada bat Mondraberritik, bidean geratu zareten guztioi.

Final erdietako argazkien galeria

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen