Kursaal Fundazioak autobusak antolatu ditu ‘Giselle’ balleta ikusteko

0
786

Maiatzaren 29an, igandea, arratsaldeko 19:00etan Nazional Dantza Konpainiak ‘Giselle’ balleta eskainiko du Kursaaleko Auditorioan. Kursaal Fundazioak autobusak antolatu ditu Arrasatetik eta Bergaratik, ikuskizunaz gozatu nahi duten guztientzat. Sarreren prezioa 11 eta 42 euro bitartekoa da.

Prozedura:

Sarrerak: 42 / 34 / 27 / 22 / 11 €

– Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus

–  Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Arrasate: 943  252021 / kultura@arrasate.eus
Bergara: 943 779159 / kultura@bergara.eus

– Autobusak honako lekuetan egingo du geldialdia:

  • Arrasate: Autobus geltokia, Garibai kalea (17:20)
  • Bergara: Autobus geltokia, Ibargarai kalea (17:35)

– Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Arrasate: 943 252021 / Bergara: 943 779159). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

– Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) maiatzaren 23an amaituko da.

– Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)

‘Giselle’ balleta

Joaquín de Luz, koreografia
Adolphe-Charles Adam, musika

Dantza Konpainia Nazionalak, espainiar erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle balletaren bertsio berri bat aurkezten du. Obra hori ballet klasikoaren gailurretako bat bilakatu duten elementuak baztertu gabe Giselle honetan ikusgai izango dira, halaber, escuela bolera deritzona eta espainiar tradizioak.  


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen