Kulturolarako gailuen eta instalazioaren aurrekontua 262.000 eurokoa da

13
1540

Arrasateko hainbat kultur taldek eta Udal-euskaltegiak Kulturolan funtzionatuko dute. Udalak aurrekontua onartu berri du, eta espazioaren antolaketa jakitera eman du.

Mapak: Udala.

Gero eta denbora laburragoa falta da Kulturolak (“herriko kulturaren lantegiak”) bere ateak ireki ditzan, eta bere espazioaren erabilerari dagokionez, Udalak ondoko banaketa eman du ezagutzera:

Lehen solairuan (goiko irudian):

  • Margo Taldea: 248’01 metro koadro
  • Santamas Komisiñua: 57’94 metro koadro
  • SUDC: 76’01 metro koadro
  • Bertso Eskola: 56’63 metro koadro
  • Doke Antzerki Taldea: 94’25 metro koadro
  • Udal Euskaltegia

Bigarren solairuan (beheko irudian):

  • Lore Gazteak: 290’02 metro koadro
  • Portaloi: 145’52 metro koadro
  • Udalaxpe Txistulariak: 73’51 metro koadro
  • Sanbamaña: 90’96 metro koadro
  • Txorbela Otxotea: 52’14 metro koadro
  • TTakun Txalaparta: 49’85 metro koadro
  • Arrasateko Trikitixa Eskola: 239’70 metro koadro
  • Gaiteroak: 51’09 metro koadro
  • Txikitxu Arrostaitz: 232’20 metro koadro

Kulturola abiatzeko, aurrez hainbat altzari, osagarri, aparailu elektroniko eta ikus-entzunezkoko erosi eta instalatu beharko dira.

Eraikinaren espazio zabalena izango duen egitasmoa Udal-euskategia da, eta bere funtzionamendurako telebista pantailak, portatil bat, armairuak,… erosiko eta instalatuko dira. Herriko kultur-taldeen guneetarako ere zenbait produktu erosi eta instalatuko dira.

Hartara, eta Udalak kontratatuta, Jovino Martinez Sierra Arquitectos enpresak zehaztu egin ditu erosi eta instalatu beharrekoak.

Ondoren, Udal-gobernuak onartu berri ditu Kulturolako gune amankomunetako eta Udal-euskaltegirako ekipamenduaren eta instalazioaren aurrekontua: 262.349,62 € BEZ barne (216.817’87 € BEZ barik).

Udalak epea ireki du oraintsu lan hauek egiteko interesa duten enpresek euren proposamenak aurkez diezaizkioten.

13 IRUZKIN

  1. Ondo dago eraikina berria, txukuna eta betea izatea, baina ez al da garrantzitsua arima ere? Hau da, bertan egon behar diren/garen taldeen beharrak jakitea, funtzionamentua nola izango den pentsatzea eta adostea, zeintzuk diren udalaren betebeharrak eta zeintzuk taldeenak, nola egingo diren sarrera irteerak, inor egongo ote den guzti hau koordinatzen edo udaletik aspalditik goraipatzen diren “sinergiak” berez etorriko al diren…

    Gauza asko daude kolokan. Publizitate asko jasotzen ari gara udalaren partetik, baina funtseskoa den eta garrantzitsuena den eraikinaren ariman ez da inolako lanketarik egin.

    Ea udala noiz hasten den arimari garrantzia ematen eta ez adreiluari eta itxurari.

    • Akaso Ezker Abertzaliak emuten zotzan arima itxen zitxun gauzei? Txironistak fen-sui eta yoga zaliak bihurtu die derrepente?

  2. Bai, Urki, arima landu behar da. Ez Kulturolan bakarrik herri osoan baizik. Txironatoan arimaren lanketa txukuna egin zen.Udalaren babespean ekoiztutako kulturak goia jo zuen.
    Kulturolak Arrasateko kultura Euskal Herriko eta estatuko erdigunean jarriko du.Alimo!

  3. Aburtoren Arrasateko delegazio honek baino arima gehiago bai. Zuekin konparatuta Lacunza edo Loiti sakonagoak ziren.

  4. Baina Ino Galparsororen espiritualitate mailara ez ziren iristen, kooperatibistak izan arren. Baina lasai, Kulturolak gabezia hori gainditzen lagunduko dizue.
    Galdera bat Urki: Zure arima gehiago eskaera hori funtzionario gehiagorekin konpon daiteke?

  5. Arimaren eskaera ez da nirea bakarrik. Kulturola proiektua lantzen hasi ginenean udala eta bertan egongo ginen taldeekin egindako bileretan behin baño gehiagotan eta talde batek baño gehiagok egindako eskaera izan zen. Askotan aipatu zen gauza asko zeudela adosteko Kulturolako funtzionamentua nolakoa izan behar zen, izan sarrera irteeren antolakuntza, zona komunen erabilera/mantenimentua, gastuak nola partekatu behar ziren, ia langile bat beharko ote zen guzti hau koordinatzeko, taldeen arteko sinergiak bultzatzeko eta abar.

    3-4 urte geroago oraindik ere bilera horren zai jarraitzen dugu talde guztiak eta jasotzen dugun gauza bakarra obren publizitatea da (ez bait da besterik, kea saltzea, beste behin).

    Zuek aipatzen duzuen “Txironismoak” kalte egiten du zuen ustez, baina zuek daukazuten amorrua eta beldurra ez da hobea.

    • Hemen bateronbatek lotza oso gutxi dauko. Bere lana biher Dan moduan in biharrian, errespetua faltetan Mondraberriko foruetan.

  6. Ez dizut ulertu, Urki. Zeintzuk zineten arima eskatzen zenuten taldeak? Amorrua eta beldurra? Zuk sumatzen duzun arima falta horrekin edo gabe Kulturola kreatibitate kulturaleko mintegi apartekoa izango da. Arrasaten kultura egiten dutenek aitzakiarik ez dute izango. Eraikina zatarra da baina bertatik Sortuko den kulturak asebeteko gaitu. Gure espirituaren beharrak ondo beteko dira.

    • Bileretan egon bazinen jakingo zauke ze taldek eskatzen gen. Ez na ni izenak emuten hasiko.
      Bixen bittartien jarraittu anonimatotik keie saltzen.

  7. Mondraberriko kudeatzaileei galdera: Ereño erabiltzailearen jarrera eta erreferentzia pertsonal zein deskalifikazio fisikoak noiz arte irakurri behar ditugu? Modu berdinean berari erreferentzia egiteko “tripas” edo “cortocircuitos” izenak erabili ditzakegu?
    Pasatzen ari da.

  8. Joder, Urki, ez nuen horrelako erantzunik espero. Amorrua, beldurra, kea saldu…zer da Kulturolatik gustatzen ez zaizuna? Bilera horietara joaten ziren taldeek ze kexa izan dezakete? Espazio guzti hori kultur praktikarako eta sorkuntzarako eta gainera debalde?
    Edifizio hori mantentzea, neguan berotzea e.a. oso garestia izango da. Beraz eskertzea baizik ez zaigu geratzen Arrasaten Kultura egiten dugunoi.

  9. Momentu baten be eztot proiektuen kontra ein, ez ulertarazi holako gauzaik eta EHBilduk (eta ez Txironek) be inoiz eztau proiektu honen kontra ein eta beti bideratu dau Kulturola aurrea eruetie, bere kritikekin, bñ aurrea. Bildu gobernuen egon zan azken legegintzaldixen hainbat kultur taldendako lokal txukunek euki gittuen Cerrajerako Eraikinien be, hainbeste milloi euro gastau barik be.

    Bestalde, ulertu gure dauenak badaki ze esan guroten “arima landu biher dala” esaten dotenien, bileratan (eta horretarako dauku bertan egon ginenok bilera honein aktak, baitte udal gobernuek be) hainbatetan eskatu jakon eta udal gobernuei.

    Eta honeaz bukatutzat emuten dot harixe nire partetik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen