Argazkia: MB artxiboa.
Gaurko osoko bilkuran Kulturola zaharberritzeko obraren epea luzatzeko Moyua enpresak egin duen eskaera. Kasu honetan, PSE-EEren eta EAJ-PNVren aldeko botoekin (12), EH Bilduko zinegotzien abstentzioarekin (7) eta Elkarrekin Arrasateren kontrako botoarekin onartu da.
Lanak bukatzeko epea azaroaren 1era arte luzatuko da. Enpresak emandako arrazoien artean Udal Euskaltegian egingo diren instalazio berriak daude eta instalazio eszenikoak osatzearen beharra.