Pasa den urteko urtarrilean Arrasateko Udalak 1.100.000 euroko diru-ekarpena lortu zuen Kulturola egitasmoa garatzeko Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Zehazki, 900.000 eurorekin lagunduko du ekimena Foru Aldundiak 2 urtetan banatuta, 550.000 euro 2020 eta 350.000 euro 2021, eta 200.000 eurorekin Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hiru urtetan zehar.
Urte osoan zehar obrak aurrera egin du eta orain, gaur arratsaldean ospatu den osoko bilkuran, Kulturola zaharberritzeko obraren epea luzatzeko eskaeraren erabakia berresteko proposamena egin da eta hau aurrera atera da.
Obraren epea luzatzeko arrazoiak hurrengoak izan ziren: lehena, eraikinaren monumentu izaera eta honek tramitazioan duen eragina; bigarrena, obran agerturiko lur kutsatuak (aurreikusitakoak baino gehiago); hirugarrena, eraikinaren instalazioen inguruko kontratu aldaera (2021eko otsailaren 25ean Tokiko Goberno Batzordeak onartura) eta laugarrena, “Covid-19aren eragina”.
Honetaz gain gero eta gutxiago falta da Kulturolako obrak amaitzeko. Aurrekontua 6.150.000 eurokoa da eta zaharberritze lanak Construcciones Moyua, S.L. enpresak burutzen dihardu, obra esleipen-lehiaketan puntuaketa altuena zuen proposamena izan ostean.
12 baiezko
8 abstentzio
1 ezezko