Kulturolako erlojua berriz ere martxan jarri dute, baina ostean eten bat gutxienez izan du. Berrabiarazteak atentzioa eman die egun hauetan obren inguruan ibili diren bizilagunei. Hori aurrerapauso txiki bat da Kulturolaren obra berrietan, datozen urteetarako gehien espero den eraikinetako bat izango baita.
Aste hontako osoko bilkuran Kulturola zaharberritzeko obraren epea luzatzeko Moyua enpresak egin duen eskaera onartu da. Kasu honetan, PSE-EEren eta EAJ-PNVren aldeko botoekin (12), EH Bilduko zinegotzien abstentzioarekin (7) eta Elkarrekin Arrasateren kontrako botoarekin onartu da.
Lanak bukatzeko epea azaroaren 1era arte luzatuko da. Enpresak emandako arrazoien artean Udal Euskaltegian egingo diren instalazio berriak daude eta instalazio eszenikoak osatzearen beharra.
Oso ondo! Aurrera bolie!
Supongo hori be Udal Gobernuan errua izengo dala ezta?
EREÑO? Errua ??? UDALARENA?
‘Udal gobernuarena:????Berriro ere, Ereñok, udaletxea beretzat omen dauka:
-Ordaindutako langileak ez direla gai izan erlojua ongi jartzen???
-bizilagun eta arrasatear guztiei sortu diguten arazoetan?
-ongi zegoen bide bat erabarritzeko horretan?
– Hirigintzak, Hotelaren zati bat expropiatzeagatik?
(Ez direlako gai izan plan hobeagorik egiten)
-inguruko auzoak herriko parking bilakatzeagatik
– ez dagoelako herriarentzat plan orokorrik luzarora begira?
– obra guztiak BEHIN BEHINEKOAK direlako?
– ez zaretelako gai izan auzoetako taldeekin hitz egiteko?
– beharrezko diren saneamenduak, bideetako zuloak, telekomunikazioak, argi enegi berriak …. ahaztuaz, gainetik pintura txuria bota eta Ota sentsugabe eta deskriminagarria ezartzeagatik?
Analisi bikaina. Hitza behin behineko da, inprobisazioa ere bai