Kulturola ezagutzeko bisita gidatu berriak antolatu ditu Udalak otsailaren 3tik 6rako

    1
    1255

    Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.

    Kulturola ezagutzeko herritarrentzako bisita gidatuak arrakastatsuak izan dira: guztira 350 herritarrek bisitatu dute herriko kultura, euskara eta sormenaren sorkuntza gune berria urtarrilaren 17tik 23ra antolatutako 14 saioetan.

    Horren aurrean, eta ikusirik herritarrek aurkeztu duten interesa, udalak bisita berriak iragarri ditu otsaileko lehen asterako, hilaren 3tik 6ra. Guztira 8 bisita berri izango dira, goiz zein arratsaldez, euskaraz eta gazteleraz, 25 pertsona bisitako, guztira 200. Honakoak dira ordutegi zehatzak:

    • Otsailak 3: 18:00etan gazteleraz eta 19:30ean euskaraz.
    • Otsailak 4: 18:00etan gazteleraz eta 19:30ean euskaraz.
    • Otsailak 5: 10:30ean gazteleraz eta 12:00etan euskaraz.
    • Otsailak 6: 10:30ean gazteleraz eta 12:00etan euskaraz.

    Arantza Otaduik gidatuko ditu bisita gidatuak. Aurrez izena eman behar da www.arrasate.eus web atarian edota BAZ-en.

    Industria ondarea, kulturaren bihotz

    Kulturola eraikina da Arrasateko industria ondarearen ikono garrantzitsuenetarikoa, Unión Cerrajera lantegiaren sarrera nagusia izan baitzen urte askoan.  Behin lantegiaren ateak itxita, Udalak eraikina errekuperatu du, kultur sormenaren bihotz bilakatzeko asmoz.

    Eraikina Udal Euskaltegiaren eta herriko hainbat kultura elkarteren eta eragileren egoitza izango da, kultura eta sormen gune erreferente bihurtuz: Izaskun Murgia Lirika elkartea, Konpartsa, Zaldibar futbito, Bertso eskola, Doke antzerki taldea, Santamas komisiñua, Gaiteroak, Portaloi, Lore Gazteak dantza taldea, Txikitxu Arrostaitz dantza taldea, Bertso eskola, Trikitixa Eskola, Ttakun txalaparta, Udalaxpe txistulariak, Loixe zeramika, Margo taldea, Sambamaña eta SUDC. Jada eragileek bisitatu dute eraikina.

    Iruzkin 1

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen