Ekitaldia arratsaldeko 18:00tan hasiko da, Ezker Anitza-IU, Debagoieneko Ezker Kultur Gunea, Askapena eta Euskadi-Cuba elkarteak antolatuta.
Testua: Ezker Anitza-IU
Datorren ostiralean, urtarrilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Arrasateko Kulturate zentroan ‘Cuba: verdad y mentiras’ (Argumentario urgente frente a la desinformación diario) liburua aurkeztuko da. Liburu honek kubatarra ez den publiko batentzat uhartearen inguruko topiko mediatiko nagusiei erantzuteko azalpenak eta datuak biltzen ditu. Euskadi-Kuba eta Kuba Informazioa elkarteak argitaratu du liburua.
Kubako Informazioa TVko koordinatzaile eta Euskadi-Kubako Komunikazio arduradun Jose Manzaneda, eta Euskadi-Kuba elkarteko eta “Sierra Maestra” Euskadiko kubatarren elkarteko kidea Milagros Acea, arduratuko dira aurkezpen ekitaldi hau dinamizatzeaz, Ezker Anitza-IU, Debagoieneko Ezker Kultur Gunea, Askapena eta Euskadi-Cuba elkarteak sustatuta.
Era berean, Kulturate egingo den aurkezpenarekin batera, Kubako gaurkotasunari buruzko solasaldia egingo da; izan ere, herrialde honek aldaketa prozesu garrantzitsua bizi du, bere ekonomian txanpon bakarra lortzeko, eta horrek eragina izango du ekoizpen-ereduan, prezioetan, pentsioetan, sorospenetan eta soldatetan.
‘Cuba: verdad y mentiras ‘liburua, Pascual Serrano kazetariaren hitzaurrearekin, Kuba Informazioa TV (www.cubainformacion.tv) hedabidearen 10 urtetik gorako kazetaritza-lanetik sortu zen, Kubarekiko Elkartasun Mugimenduaren tresna bat hainbat herrialdetan. Bere orrialdeetan modu zuzen eta errazean ematen die argia etengabe errepikatzen diren Kubari buruzko gaiei, hala nola, giza eskubideak urratzen al dira?, ba al dago “homofobia instituzionalik”? Edo ba al dago emigrazio masiborik herrialdetik?
Tasio bineten erakusketa
Testuak Javier Etayo marrazkilariaren ‘La Cuba de Tasio’ erakusketa inspiratu du. Arrasateko Kultur Etxetik hurbiltzen den jendeak Tasiok azken 10 urteetan Kubari buruz sortutako hamar bat bineta ikusi ahal izango ditu. Jatorriz Cuba Información egunkarian argitaratu ziren, eta orain liburu hau ilustratzen dute.
Edukiera mugatua
Aurkezpenera 70 pertsona joango dira arrazoi soziosanitarioengatik, baina zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez, bai Ezker Anitza-IUren Youtubeko kanalean, bai Ezker Anitza-IUren Facebookeko orrian.