Kultur ekintzetarako 3 laguntzaile behar dira Amaia Udal Antzokian

0
1236

Kultura ekintza eta programak prestatu,muntatu, garatu, zaindu eta zabaltzen laguntzeko.

Beheko testua: Lanbide. Argazkia: MB Artxiboa.

Amaia Antzokian arduradunaren agindupean lagundu ikuskizunen muntaian eta mantenu lanetan. Ikus-entzunezko muntaietan, makinerian eta argiztatze-lanetan fitxa teknikoen arabera egin beharreko lanak betetzea. Soinuztapena eta soinu-mahairen kontrola zuzeneko emanaldietan. Dekoratuak armatzea, dagozkien altxatzeko tresneria barne, eta ikuskizunak dirauen bitartean eszenako makinista lanetan aritzea. Sarreren salmenta egitea leihatilan, aplikazio informatika baliatuz. Sarreren kontrola egitea bai eta atezaintza lana betetzea.

Kontratu motak:
Aldi baterako 3 kontratu, 2-3 hilabeterako. Hasteko aurreikusitako data: 2020/09/19. Soldatak gutxi gorabehera: 2.020’44 € (100% lanpostu bat) eta 1.010’22 € (50% bi lanpostu).

Ezinbesteko baldintzak:
– DBH graduatua (eskola graduatua), lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea
– Euskararen ezagutza egiaztatzea, 2HE edo baliokidea den mailan (Europar Batasuneko hizkuntzen B2)
– Ikus-entzun, argi, soinu edota zuzeneko ikuskizunen muntaian oinarrizko ezagutza izatea
– Dagozkion egitekoak normal egiteko gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea

Baloratu beharreko baldintzak:
– Eskarmentua
– Ikasketa/ikastaro espezifikoak
– Gidatzeko baimena

Eskaera egiteko:
Interesatuek izena eman beharko dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo webgunean) irailaren 16a baino lehen. Lan-eskaintzaren Lanbideko kodea: 162020005770.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen