Kukaik dantzaz bete du Amaia Antzokia

0
1039

Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen dituzte, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz.

Kukai dantza taldeak ‘Gauekoak’ ikuskizuna aurkeztu du gaur Amaia Antzokian. Hara bertaratu direnek dantza nahasketa berrizgarriak ikusteko aukera izan dute. Gogoeta personal eta intimo batetik sortzen den proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artisten laguntzaz. Koreografo gonbidatuek Mayaren ohiko dantza tradizionalari bisita egin diote, norberak bere gogoeta eta dantza horren bere ikuspegia oparituz.

Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz.

Kukai Dantzak hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbidean zehar: Dantza ikuskizun Onenari Max Saria 2017. urtean, Dantza telde onenari MAX Saria 2015 eta 2017 urteetan, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016. urtean, Dantza ikuskizun Onena Hueskako Dantza eta Antzerki jaialdian 2014 eta 2016 urteetan, Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian, Donostia Antzerki Saria 2003…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen