Kronoeskalada izan ezik, Altamirako Jaixak ospatuko dira asteburuan

0
531

Negu beteko giroa izango da bihar (ostirala) eguraldi-iragarpenek ohartarazi dutenez. Ondorioz, bizikleta proba bertan behera utzi behar izan du Jai Batzordeak. Beste ekitaldiak ordea ospatu ahalko dira.

Bihar Arrasaten elurra bota dezake eta Altamirako Jai Batzordeak badaezpada erabaki du txirrindularitza proba atzeratzea, segurtasuna lehenetsiz. Momentuz ez du beste datarik zehaztu. Beste jai-ekitaldiei, ordea, eutsi ahal izan die.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen