Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia: Kristonak. Bideoa: EITB.
Ostegun honetan, otsailak 16, Kristonak taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Eskean Kristo talde rock-and-rolleroak, abiada bizian eta gorenean zegoenean, sua hartu zuen bere burua inmolatuz. Bada, haren errautsetatik sortu da oraingoan Kristonak talde berria, are eta sutsuago eta indartsuago.
Ez dute aurreko proiektutik ezer ikasi -edo agian bai, zeinek daki!- orain ere puri-purian daude-eta! Rock-and-rolla zainetan, eta jarrera barra-barra, ‘Ahobetehortz’ diskoa aurkeztera datoz.