Ireki da, KPI errealaren arabera pentsioak igotzeko, sinadura bilketa

0
495

Sinadura mahaia jarri du Arrasateko Pentsionisten plataformak kalean, kontuan hartuta iaz %6’5 garestitu zirela kontsumorako produktu eta zerbitzuak.

Argazkia: Arrasateko Pentsionistak plataforma.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, tartean Arrasateko Pentsionisten plataformak, sinadura-bilketari ekin diote kaleetan.

Izan ere, iaz Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) %6’5 igo zen, hau da, produktuen eta zerbitzuen garestitzerik txarrena 1992tik.

Argindarraren eta petrolioaren garestitzea nabaria izan da, baina elikagaiak ere 2021ean ia %5 garestitu ziren Hego Euskal Herrian.

Pentsioak horren arabera eguneratzea eskatzen dute pentsionistek, hau da, “pentsioen erosteko ahalmena bermatzea, bai 2022rako baita datozen urteetarako ere”.

Halaber, “pentsio publiko duin, bidezkoak eta nahikoak bermatzea” exijitzen dute, “baita Pentsio Sistemaren izaera publikoa bermatzea ere”.

Adineko pertsonek galdegin dute “pobrezia-atalasetik beherako pentsiorik ez egotea, soldatetako eta pentsioetako genero-arrakala ezabatzea eta gutxieneko pentsioa handitzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen